Eskolarteko Txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eskolarteko Txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/01/06

GURE TXAPELDUNAK!!!

Mendigoitiko ikasleak txapeldun ordeak izan dira Taxoareko XXXI. Eskolarteko Futbol Torneoan. Gaur eguardian  txapelduna erabakitzeko jokatutako   partiduan, Ezkaba ikatetxeak txapela lortu badu ere, gure jokalariak izugarrizko torneoa egin dute eta oso pozik egon gaitezke . Torneoan  parte hartu duten 59 taldeetatik 2.ak geratzea lorpen handia baita, alegia. Zuek bai, futbolaz asko dakizuela eta gu  oso harro gaude!!!



2013/01/04

FINALERA!!!

Argazkia:navarrasport.com
MENDIGOITI ESKOLARTEKO FUTBOL TXAPELKETAKO FINALEAN IZANEN DA!!!
Osasuna Fundazioko XXXI.Eskolarteko Futbol Torneoan Mendigoitikoak finalean izanen dira.Gaur Bernart Etxepareko taldeari 2-1 irabazi ondoren. Mendigoiti eta Ezkabak jokatuko dute finala heldu den igandean, hilak 6.
 Ez da lehenengo aldia Mendigoiti ikastetxekoentzat torneo ezagun honetako finalean izatea.Gogoan ditugu azken urte hauetako finalak ere eta gureak behin baino gehiagotan txapeldun ikusi izan ditugu . Aurrera!!!

2012/01/06

ZORIONAK MENDIGOITI!!!!!


 Mendigoitiko ikasleak Eskolarteko txapelketaren XXX. edizioaren txapeldunak !!!!!


Osasuna Fundazioa Eskolarteko Txapelketaren XXX. edizioa gaur amaitu da. Txapelketaren finala jokatu eta gero, Mendigoitiko taldeak Eguberrietako klasiko horren txapeldunak  dira.  Taxoareko instalazioetan izan da finala, 11:30ean. Hantxe izan dira gure ikastetxeko jokalariak eta txapelketa bikain bat egin ondoren Txapela bereganatu dute.
Cute Yellow Pencil