Inauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Inauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/01/23

INAUTERIAK PRESTATZEN

Inauteriak hementxe dira eta hainbat herrietan koloreak, zaratak eta algarak nagusitzen hasi dira. Guk ere gure mozorroak prestatzeko lanak aurreratzen hasi beharko dugu.Altsasuko pertsonaiak dira irudikatu nahi ditugunak: Momotxorroak eta sorginak. Zuen iritzia jasotzeko Inkesta bat prestatu dut.
Herri inauterietako pertsonaiarik ikaragarrienetakoa da Momotxorroa. Janzkera berezia du. Buruan adarrak dituen saski bat darama, odolaz zikindutako mandarra soinean eta sardea eskuetan. Jendea zirikatzen du.
Sorginak Euskal Herri osoko pertsonaia tipikoak dira.Zarpaildutako arropa ilunez jantzita eta erratza eskuetan  hartuta, jendea uxatzen dute eta oihu eta algara,  liskarrak sortzen dituzte.
Cute Yellow Pencil