Ikusi baliabideetan Unibertsoari buruzko poster digitala.
Kepler-22b deitu dute, eta azalean ur likidoa izateko baldintzak bete ditzakeela uste duteIñigo Astiz
"Lurraren antzekoa den planeta bat aurkitu dute NASAko zientzialariek. Orain arte aurkitu dutenetan antzekoena omen da. 600 argi urteko distantziara dago. Lurrarenaren antzekoa omen du tamaina, eta antzeko distantzian orbitatzen du Eguzkiaren antzeko izar bat. Ur likidoa izan dezake posizio horretan, adituen iritziz, baina ikusi egin behar oraindik, Lurrean gertatzen den antzera, han ere bizitza arrastorik baden. Ziurtasunik ez oraingoz, baina Lurraz kanpoko bizitzaren bilaketan eginiko beste urrats bat izan litekeela diote adituek. Kepler-22b deitu dute planeta.
500 dira orain arte aurkitu dituzten eguzki sistemaz kanpoko izarrak orbitatzen dituzten planetak, eta denetan txikiena da Kepler-22b, baita ur likidoa eduki ahal izateko aukera gehien duena ere. Kepler izeneko espazio teleskopioari esker egin dute aurkikuntza NASAkoek. AEBetako San Joseko Unibertsitateko Natalie Batalha astronomoa da lana zuzentzen aritu denetariko bat, eta, dioenez, Lurraren antzik handiena duten planetetan aritu dira bilaketan: «Benetan bizitzarako egokiak izan daitezkeen eta Lurraren tamaina paretsuko planetetan kontzentratu gara».


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure iruzkina