2013/06/16

BETI BIHOTZEAN!






Denbora arin pasatzen da. Bederatzi urte pasa dira eskolan sartu zinetenetik eta  Mendigoitin istorio asko bizi izan dituzue, eta alde batetik pena  duzue eskola hau uzteko, baina beste istorio batzuk  bizitzeko garaia heldu zaizue. Ez izan beldurrik, heldu gogor eta segi aurrera!   
                 9 urte  hauetan  irakasle asko izan dituzue   eta denak desberdinak izan dira; denetatik zerbait jasoko zenuten eta ziur biharko egunean zaudeten lekuan zaudetela,  gutaz oroituko zaretela eta    gurekin bizitakoa barruan eramango duzuela. Irakasleok ere zuetaz oroituko gara, ziur izan hortaz. Ez zaituztegu nolanahi ahaztuko. 
                9 urte hauetan zuen arteko harremanak ere garrantzia handia hartu dute; oharkabean  ordu asko partekatu dituzue eta esperientzia mordo bat hartua duzue.Orain   harreman berriak eraikitzeko beste  aukera  bat  irekitzen zaizue institutuarekin. Aprobetxatu jende berria ezagutzeko.
                Irakasle talde osoaren izenean  “Gero arte”  .   Ez dago agurrik.  Jakin, badakigu zuen bizitzan etapa bat amaitzen dela eta beste berri  bat hastear zaudetela. Tartean hori bai, oporrak ditugu eta gozatu ahalik eta gehien, ahalik eta hobekien.
                Gaurkoak ez du zertan agurra izanik, baizik gero arte.  Auzoan geratzen zarete eta guk ere hemen jarraituko diogu lanari; ateak zabalik izanen dituzue eta ziur elkarrekin behin baino gehiagotan aritzeko aukera izanen dugula. 
                Beraz, muxu handi bana zuetako bakoitzari eta oroitu euskara dela euskaldun egiten gaituena!
Bizi euskaraz!



3 iruzkin:

  1. Ze argazki politak.Oroimen asko,etapa asko...Hori guztia,betirako izango dut nire oroimenean.Nahiz eta Mendigoititik joan,ez nahiz zuetaz ahaztuko.
    ¡ESKERRIK ASKO MENDIGOITI,EZ ZAITUT AHAZTUKO!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mendigoitiko irakasleek ezta ere ez zaituztegu ahaztuko.Beti izanen zarete gure bihotzean!
      Izan zoriontsu!!!!

      Ezabatu
  2. Oso ongi pasatzen ari naiz 5. mailan.Baina asko ikasi behar da eta ez zait gustatzen.

    ErantzunEzabatu

Zure iruzkina

Cute Yellow Pencil